Orriak

2018(e)ko urtarrilaren 14(a), igandea

JOXEAN ARTZE HARTZUT HARTZABAL


Iturri zaharretik
edaten dut,
ur berria edaten, beti berri den ura
betiko iturri zaharretik.
Iturri zaharretik
edaten dugu,
ur berria edaten,
hitz bizia aditzen, beti berri den hitza,
betiko hizkuntza zaharretik.
Iturri zaharretik
edaten dugu,
ur berria edaten,
hitz bizia aditzen, kantu zilarra entzuten, beti berri den kantua, betiko isiltasun zaharretik...

Joxan Artzeren berbak dira Ikastolen Elkartearen logoan agertzen direnak.
Joxan Artzeren berbak dira hamaikatxu bider abestu ditugun kantuetan agertzen direnak.
Joxan Artzeren berbak dira izateaz, hizkuntzaz, biziaz hausnarketa eragin digutenak.
Bere olerkia Mikel Laboaren bidez zabaldu bazen ere, batez ere, Txoria txori, hamaikatxu musikarik hartu zituzten haren berbak zutarri.


"Heriotzaren ataria dugu bizitza"  eta "Bizitzaren atea dukegu heriotza" argitara eman zituenean, olerkiotan oinarriturik "Nola belztu zuria" ikuskizuna sortu zuten.


1979an, poema liburu bitxi bat kaleratu zuen Hartzabal izenez: "Bide bazterrean hi eta ni kantari": Olerkiak irakurri ahal izateko norberak osatu behar zituen letrak zenbakiei jarraituz. Jada hantxe zeuden bizitza eta heriotza:
Bera joan da, baina bere berbak gugaz diraute.
Agur, ez adio!