Orriak

2017(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

HERRI URRATS 2017

Aurtengo edizioaren leloari adiera asko lotzen zaizkio:

 Lehenik zuzenki lizeoko ikasleekin lotua da. Aspaldidadik bertako ikasleek baxoa(estatu frantzesean Goi Mailako ikasketak egin ahal izateko ezinbestean eskuratu beharreko titulua) haien hizkuntzan pasatzeko borrokan ari dira, baina azterketa hori euskaraz egitea ez da oraindik haizu. Horregaitik, aurten Herri Urratsek lizeoko ikasleen aldarrikapena berea egiten du, baxoa euskaraz pasatzea haizu izan dadin, eta euskararen ofizialtasuna behingoz izan dadin HAIZU! Bigarrenik, ofizialtasuna aldarrikatzen dute, euskaraz bizitzea, zerbitzu publikoak euskaraz izatea, lan munduan euskaraz aritzea Haizu izan dadin. Bistan dena lege batek erreztuko lukeela, baina hemengo hautetsiei AIZU! esan nahi diete era berean, ez daitezen Parisen zain egon, Mugi daitezen, Euskal Elkargoak dituen eskumenetan asko egin bait dezake euskararen alde, borondatea politikoa izanez gero. Erabakia haien eskuetan dago, eta ez dira gehiago Paue, Bordale edo Pariseri begira izango
 Herri Urratsek hamarnaka milaka jende biltzen baditu ere, beharrak asko handitu direla eta Herri Urrats baino gehiago behar dela argi dago. Beraz Euskal Elkargoari deia, ikastolen eraikuntzen gaia eskutan har dezan. Azken urteetan hainbat herriko etxe eta herri elkargok lagundu dute ikastolak eraikitzen : azken urtean Donibane Lohizune, Aloze eta Hiriburun bezala. Beraz Euskal Elkargoaren sorrera ezin da aitzakia bat izan gibelerat egiteko. Era berean, lelo honen bidez deia egin nahi da, Euskal Herriko hiritar guztiei, euskara Seaskaren aldarrikapen hau sostenga dezaten, dezazuen. Horra zuei guztioi, zuri preseski egiten dizugun deia: AIZU!

Gehiago jakin nahi izanez gero,  helbide honetan aurkituko duzue informazioa.






Badakizue: Domekan, maiatzaren 14an, Senperera!