Orriak

2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

booktegi.eus: argitaletxe digital berria

"Guztion liburuak, guztiontzat". Horixe dugu BOOKTEGI plataformaren leloa. Bertan euskarazko liburu elektronikoak eskegi eta deskarga litezke DOHAINIK.
http://booktegi.eus/

🔵Liburuak nola eskuratu

Erabiltzaileak ez du zertan izena eman Booktegin, baina harpidetzeko aukera badago. Hauek plataformak dituen liburu berrien inguruko buletinak jasoko dituzte.

🔵Liburuak nola argitaratu

Testua info@booktegi.eus helbidera bidali behar da. Kalitate-baldintzak betetzen baditu, weborrian eskegitzeko bertsioa prestatuko dute.

🔵Zer aurkituko dugu Booktegin

Erreportajeak, literatura klasikoa, antzerkia, literatura garaikidea, itzulpen literarioak, poesia, filmak, kazetaritza liburuak edo musika bildumak.

🔵Zein formatutan daude?

Hirutan: epub, mobi eta pdf.

Aproba egizu! Ez esan, gero, euskaraz aukerarik ez dagoanik!