Orriak

2017(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea

IBILALDIA 2017

Domeka honetan, maiatzak 28, Mungian ospatuko da Larramendi ikastolak antolatutako euskararen aldeko jaia.

  Mezua
Larramendi Ikastola eta beste hainbat ikastola sortu zutenen ereduan sinesten dugulako, berau mantendu eta sustatu nahi dugu. Euskara eta euskal kultura ardatz izanda, pedagogia aurreratu eta aurrerakoia bultzatzen duen eredua. Ikasle euskaldun eleanitzak eta buru-askeak formatu nahi ditugulako. Horretarako, ikastola egiten dugun guztion parte-hartzea behar dela uste dugulako, zeregin horretan egunero eta alkarregaz aritzen gara irakasle, langile, ikasle, guraso eta ikasle ohiak. Herritik sortu ginelako eta herriarentzat dihardugulako, urte osoan zehar ospatuko dugu gure herriaren etorkizunarekin lotzen gaituen ardura eta ilusioa.

Animatu etortzera!