Orriak

2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

Interneten ere lehen hitza euskaraz

Horixe da abiatu berri den kanpainaren leloa: 

Euskalduna baldin bazara, Interneten ere lehenengo hitza euskaraz!


Euskaraz nabigatu ezean, webguneak garatzen dituztenek ez dute euskara kontuan hartuko, eta, beraz, ez dugu euskarazko edukirik izango. Are gehiago, mugikorren eta ordenagailuen sistemak ere ez dituzte euskaraz kaleratuko.

Arazoaz kontzientziatzeko eta aldaketa eragiteko “Interneten ere, lehen hitza euskaraz” proiektua landu dute PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak.
Zure nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea oso garrantzitsua da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Zein da zurea? Euskara? Eta nola daukazu konfiguratuta zure nabigatzailea? Eta zein hizkuntzatan darabilzu mugikorra?

Sartu, ikusi, ikasi eta zabaldu.