Orriak

2017(e)ko urriaren 8(a), igandea

OINEZ 17

Ate joka dugu OINEZ 17. Urriaren 15ean, domekagaz batera, Lesakan dugu hitzordua.
Tantirumairu ikastolak 1974an hasi zuen bere ibilbidea 7 ikaslegaz. Urteotan haziz joan da eta eraikin berria egin behar izan dute, gaur egun dituzten 101 ikasleentzat leku eta hornidura egokiak izateko.

Bi asko adierazi gura izan dituzte Bikin batin leloaren bidez: eraikin bi, belaunaldi bi, Nafarroa bi... Euren artean hizkuntza eredu bi: idatzizkoa bata eta ahozkoa bestea. Eta berbamolde horren aldarrikapena egiteko, hortxe leloa, guk Bigaz batein esango genukeena.

 
Hiru kilometro inguruko ibilbidean, makinatxu bat ekitaldiz gozatzeko aukera dugu eta, aurten lehenengo aldiz, zeliakoentzako janaria eskeiniko dute.

Horra, bada, astebururako plan ezin hobea. Hantxe elkartuko gara!