Orriak

2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

UEMA: Euskararen egoera Bermeon

2016an egindako euskararen erabileraren neurketak kezkatzeko moduko datuak ekarri zituen: udalerri euskalduna izanik (%70etik gorak dakigu euskaraz), erabilera %33an dago, hau da 10 lagunetik 3k baino ez dugu euskaraz egiten. 30 urtetan lorturiko emaitzarik eskasena. Datu zehatzagoak hemen eskura ditzakezue: Euskararen erabilera Bermeon
Hori horrela, udalak UEMAri eskatu zion laguntza egoeraren zergatiak bilatu eta, aurrera begira, non ekin behar den irudikatzearren. UEMAK ikerketa egin eta ondorioen txostena aurkeztu zuen hilonen 6an.  Ideia nagusi bi: 

euskara ardatz bihurtzen asmatu behar dugu

eta 

transmisioari estu heldu behar zaio.

  Gehiago sakontzeko HITZA: UEMA ikerketa eta erabilitako aurkezpena.
Badugu zer hausnartu.