Orriak

2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

Euskara loratuz

Urtero lez, abenduaren 3a dugu ospakizun eta aldarrikapen eguna: egun bat ospatu eta 365 erabili, euskara loratu dezagun. Horixe dugu aurtego leloa: LORATU DEZAGUN EUSKARA.
Aste betez, hortxe gabiltza: jolas, joko, ipuin, abesti... Barikuan hausnarketarako tartetxoa izango dugu eta gure ikasle nagusiek prestaturiko pregoia entzungo dugu.

Zer esanik ez: herrian antolatzen diren ekintzetan har dezagun parte, euskara denon altxorra dugu eta!