Orriak

2017(e)ko azaroaren 16(a), osteguna

Euskara: mundurako ate

Urte luzez, euskarak sutondoari esker egin du aurrera. Hura zen bere esparru eta babesleku. Gaur egunean, harantzago egin beharko dugu: euskara mundura eroan eta mundua euskarara ekarri. 
Albisteak, pelikulak, iritziak, irakurketak, ikuskizunak, teoriak, abestiak...  Hizkuntza hara-hora darabilten horiek zein hizkuntzatan kontsumitzen ditugu? Geure buruak ahaldundu behar ditugu euskaraz jarduteko edozein unetan, eta hori ez da lortzen gaztelaniaz edota ingelesez kontsumituz.
Interneten, eus. domeinua baino zerbait gehiago dugu: sekulako abagunea. Geure esku dago hori aprobetxatzea. 

Hara hiru aukera:

Horrela aurkezten du bere burua: ZuZeu orainkari digitala da, Internetzale euskaldunok munduari begiratzeko leiho moduko bat. Euskaraz sortutako albiste eta iritziez gain, ZuZeuk beste hizkuntzetatik hartutako edukiak ere eskaintzen dira hemen esteken bidez, Internet zale euskaldunak bai baitakizki beste hizkuntza batzuk ere.

Teknofiloen albistegia du azpi-izenburu eta hauxe azalpena: Interneteko albistegi bat da Sustatu. 2001eko azaroan sortu zen: euskarazko lehen blogetakoa izan zen, eta orain ere webloga izaten jarraitzen du nagusiki. Weblog kolektiboa, non artikulu nagusiak idazteko aukera irakurleen esku ere badagoen.


Hara aurkezpena: Webgunearen helburu nagusia euskal blogarientzat eta blogen irakurleentzat erreferentzia gune bat sortzea da. www.blogetan.eus en ezaugarri nagusiak lau dira: Euskal Blogarien bilduma; Pertsonalizatutako edukiak; Blogarien datu basea eta Blogetan lehiaketa.

Harpidetu eta labetik hara izango dituzu berriak. 

Baietz erabili!