Orriak

2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

Agur, baina ez adio!

Jon Lopategi bertsolari bizkaitarra zendu da. Bertsolari txapelduna eta bertsolaritzaren transmizioaren erreferentea izan dugu. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 1989an eta Bizkaiko txapela lautan jantzi zuen. Lorpenetatik haratago, bertso eskoletan egindako lanaren balioa da azpimarratzekoa.
Eleizalde ikastolan, hainbat urtetan (kontua galduta dugu) jardun izan da bertso irakasle. Hainbat dira bere "seme-alabak" eta ziur, gaur, maisuarekin bertsotan arituko direna.




2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

Euskararen eguna da gaur!

Jakin badakizue gaur, abenduak 3, euskararen eguna ospatzen dugula. Eta gauza gutxi esan beharrean gaude; hizkuntza da pertsona baten nortasuna eta gurea den hori, hain bitxi, berezi eta bakarra erabiltzeagaitik ez gaitezan justifikatu.


2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

Eleizalde ikastola euskaraldiarekin!

Gaur, azaroak 23, hasiera eman diogu euskaraldiari eta gaur abiatzen dugu hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa!


2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena

ZUBIAK BATU. KILOMETROAK 2018

ZUBIAK BATU nahi ditu Urretxu-Zumarraga Ikastolak domeka honetan, urriak 7, ospatuko den Kilometroak jaian.



Bi herri, bakoitza bere izaerarekin, baina, askotan, baten moduan funtzionatzen dutenak. Zubiak batu, indarrak biderkatu eta elkarrekin antolatuko dute festa handi hau. Bi herri, ibilbide bat eta norabide bat.






EUSKARALDIA!


EUSKARALDIA zer den ez dakizula? Lasai, modu erraz eta laburrean azalduko dizuegu eta!
Euskaraldia ekimena, ariketa soziala da, euskararen erabilera areagotzeko, inertziak astintzeko eta herritarron eguneroko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzeko xedea duen ariketa sozial eta kolektiboa, alegia.
Ekimen hau 11 egunez egingo da, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean.

Parte hartzeko prest ahal zaude? Horrela bada, euskaraldia.eus web gunean sartu, rola aukeratu eta datu gutxi batzuk betetzea besterik ez duzu! HARTU KONTROLA, ETA AUKERA ROLA!


Hala ere, ondorengo bideoak zalantza guztiak argituko dizkizue.


2018(e)ko otsailaren 19(a), astelehena

loraldia

LORALDIA kultur elkarteak urtero antolatzen duen festibala ate-joka dugu. Euskal kultura sustatu eta transmititzeko asmoz sortua, laugarren edizioa da aurtengoa. 
Martxoaren 5etik 26ra era guztietako kultur-ekintzak dastatzeko aukera dago: dantza, musika, antzerki... Tartean, Ekaitz Goienetxea bermeotarraren liburuaren aurkezpena. Hementxe duzue informazio guztia: LORALDIA

Gozatzen hasteko, hara iazkoaren laburpena:
Baietz gustuko zeozer aurkitu!

2018(e)ko otsailaren 18(a), igandea

BERTSOMOVIEDA 2018

Bertsoak eta irudiak gustuko? Hauxe duzu abagunea!


BERTSOMOVIEDA badator!
Zer den zehazki ez dakizula? Lasai, xinplea da eta: bertsoren bat ageri den bideo bat, gutxienez 7 segundokoa, grabatu, Internetera igo, eta BERTSOMOVIEDAri horren berri ematean datza lehiaketa.

Edozein bertsok balio du.
Edonork har dezake parte, taldeka ala bakarka 
SARIAK? Ederrak!
Gazteentzat: 300€ bertsomovie onenari
Helduentzat: 1000€ko lehen saria
Guztientzat:
500€ko saria botorik gehien biltzen dituen bertsomovieari
200na €ko bi sari, epaimahaiak erabakitzen dituen bi aipameni
Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

Bideoak www.bertsomovieda.com webgunean ikusgai egongo dira epea ixten denetik, eta gogokoena bozkatzeko aukera ere izango da.
    Apirilaren 9tik 20ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea.
    Apirilaren 23tik apirilaren 27ko eguerdiko 12ak arte egongo da bozka emateko aukera zabalik.
Hemen dituzue ikusgai iazko irabazleak eta bertsorik onenaren saria.

www.bertsomovieda.com

Harremanetarako edota jarraitzeko:
Eposta: bertsomovieda@gmail.com
Twitter: @bertsomovieda / Facebooken: bertsomovieda

Ea bermeotarron artista sen hori ateratzen duzuen!