Orriak

UEMA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
UEMA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

UEMA: Euskararen egoera Bermeon

2016an egindako euskararen erabileraren neurketak kezkatzeko moduko datuak ekarri zituen: udalerri euskalduna izanik (%70etik gorak dakigu euskaraz), erabilera %33an dago, hau da 10 lagunetik 3k baino ez dugu euskaraz egiten. 30 urtetan lorturiko emaitzarik eskasena. Datu zehatzagoak hemen eskura ditzakezue: Euskararen erabilera Bermeon
Hori horrela, udalak UEMAri eskatu zion laguntza egoeraren zergatiak bilatu eta, aurrera begira, non ekin behar den irudikatzearren. UEMAK ikerketa egin eta ondorioen txostena aurkeztu zuen hilonen 6an.  Ideia nagusi bi: 

euskara ardatz bihurtzen asmatu behar dugu

eta 

transmisioari estu heldu behar zaio.

  Gehiago sakontzeko HITZA: UEMA ikerketa eta erabilitako aurkezpena.
Badugu zer hausnartu.

2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

IZEN-ABIZENAK EUSKARAZ DITUZU?

Zuetariko inork idatziko luke Sespir, Niuton edo Zerbantez? Seguru ezetz. Baina ohikoa dugu Echevarria, Aguirre edo Garay. Zergatik? Ba, administrazioan zeudenak ez zekitelako euskaraz eta euskara idatzia arautu barik zegoelako.
Badira urteak euskararen normalizazio prozesua hasi zenetik eta ia mende erdi euskaraz idazteko arauak finkatu zirenetik. Hala ere, hamaikatxu lagun dira euren izen edo abizenak erdal grafiaz idazten dituztenak oraindino. Zergatik? Beharbada, ez dakitelako zer egin hori aldatzeko.

Zure kasua al da?

Aldatu gurako zenuke eta ez dakizu zelan?

Bermeoko udalaren egitasmoetarik bat da  "Guk abizena, zuk?". Irudian klik eginez gero, izen-abizenak euskalduntzeko egin beharrekoa duzu labur-labur azalduta.
Zalantzarik duzu? UEMAk (Udalerri euskaldunen mankomunitatea) "euskaraz naiz" kanpaina abiatu zuen aspaldi, helburu berberagaz. Bere web-orrian  zenbait argibide daude gai honek sortzen dituen zalantzen inguruan. Irudian  klik eginez beste batzuek egindako galderak ikusiko dituzu eta zeurea egiteko aukera.


Euskaldunak gara. Ez al gaude harro?