Zuetariko inork idatziko luke Sespir, Niuton edo Zerbantez? Seguru ezetz. Baina ohikoa dugu Echevarria, Aguirre edo Garay. Zergatik? Ba, administrazioan zeudenak ez zekitelako euskaraz eta euskara idatzia arautu barik zegoelako.
Badira urteak euskararen normalizazio prozesua hasi zenetik eta ia mende erdi euskaraz idazteko arauak finkatu zirenetik. Hala ere, hamaikatxu lagun dira euren izen edo abizenak erdal grafiaz idazten dituztenak oraindino. Zergatik? Beharbada, ez dakitelako zer egin hori aldatzeko.
Zure kasua al da?
Aldatu gurako zenuke eta ez dakizu zelan?
Bermeoko udalaren egitasmoetarik bat da "Guk abizena, zuk?". Irudian klik eginez gero, izen-abizenak euskalduntzeko egin beharrekoa duzu labur-labur azalduta.
Zalantzarik duzu? UEMAk (Udalerri euskaldunen mankomunitatea) "euskaraz naiz" kanpaina abiatu zuen aspaldi, helburu berberagaz. Bere web-orrian zenbait argibide daude gai honek sortzen dituen zalantzen inguruan. Irudian klik eginez beste batzuek egindako galderak ikusiko dituzu eta zeurea egiteko aukera.