Udaren amaiera, urte hasiera lez, asmoak, helburuak finkatzeko sasoia ei da. Aldaketa sasoia. Eta guretzat ere halaxe izaten da.
Euskara izan zen gure ikastola sortu zutenen zutarri nagusia. 50 urte joan dira eta zutarri dugu oraindino. Gauza asko aldatu dira ordudanik, zorionez, baina hori hortxe dago. Hala ere...
Euskaraz bizi al gara? Zein leku du euskarak gure egunerokoan? Zelan jokatzen dugu?
Ikasturtea hasi berri, hausnarketarako bidetxo bat zabaldu gura izan dugu eta, horretarako, familien hasierako batzarretan galdetegi txiki bat pasatu dugu: Bermeoko euskara sailak atera zuena orain urte bi. Ez baduzu eskuratu, hemendik bertotik egin dezakezu, irudian klik eginez.
Egiten dugunaz eta egin ahal dugunaz pentsatzeko tartetxu bat hartuz gero, beharbada, euskarari bidea emango diogu bere esparrua zabal dezan lau haizetara.
Emango al diozu hauspoa?