Orriak

2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

NAFARROA OINEZ 2016


Kirolen baten argi badago elkarlana eta denek norabide berean ibili beharra, hori sokatira da. Hortik hartu dute aurtengo leloa: HARTU, TENKA, TIRA! Euskaltzaleok batera, euskararen zabalkundea helburu.
Erentzun eta Ibaialde ikastolak 1978an sortu baziren ere, 2006ra arte ez zuten lortu Nafarroako gobernuak legeztatu eta kontzertatzea. Eremu ez-euskaldunean egonik, euren asmoa, euskara ikastolatik kanpo ere ateratzea.


Nafarroako ikastolek ekimen asko eta bereziak egin izan dituzte beti. Euren artean OINEZ BASOA. Hamar mila zuhaitzetik gora landatuz, bertako espeziez hornitu dituzte urtez urte itxura galduta zeuden eremuak Tafallan, Baztanen, Arbizun, Tuteran eta Zangotzan. Aurten Sartagudan eta Andosillan egingo dituzte basoberritze lanak.
Ekimen horretan lagundu gura baduzu, 10€ko ekarpena egin dezakezu Babestu basoa orrian.

1992an ospatutakoan, Bernardo Atxagaren letra eta Jabier Muguruzaren musika zuen kantuak oihartzun handia izan zuen: Arraroa, noski! 
Aurten, kantuaren bertsio berria egin dute Txikiak Handi lelopean. Orduan bezainbesteko xume eta esanguratsu. 
Ez dago asko esan beharrik. Atxagak aspaldi egin zuen manifestua dakarkizuegu gogora:

MINUTU BATEKO MANIFESTUA EUSKARAREN ALDE 

Lingua Vasconum, Lingua Navarrorum, Lingua Vasca, Limba Vasca, Llengua Vasca, Lengua Vasca, Langue Basque, Basque Language, Baskische Sprahe, Baskische Täl, Baskitski Jazyk, Baskisk Sprog, Jelzik Baskiski, Bask Sprok, Baski Ezin, Bask Nielv, Vaskii Jazik, Basko Simi, Ibaskiki Glosa, Baskin Kieli, Baski Keeli, Baski Geld, Urrulimi Baski, Uzuelelu Vasko, Nkobe Vasco, Ludimi Bask, Bakeren Lezou, Aluga Baskia, Basuku Go, Pachike Yü, Bask Ki Ke, Leilali Bask, Euskera, Üskara, Euskerie, Euskara: Gure hizkuntza da.

Badakizue: Domekan,  urriaren 16an, Vianara!