Orriak

2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

EUSKARAREN TAMAINA TB

TRIBUAREN BERBAK programa ezagun egingo zaizue askori. Euskararen gainean zenbatgura datu, uste, bitxikeria... agertu zizkigun Kike Amonarriz soziolinguistak.
Hango kontuak oinarri, lanketarako zenbait jarduera prestatu dituzte, saioak osorik barik, flashetan banaturik. Ez ditugu jarduerak bere horretan ekarriko, baina interesgarri iruditu zaigu, horien berri ematea.
Flash laburrak dituzue, denak batera zein tarteka ikusteko. Ustegabekorik ere izango duzue, seguru!

Gaurkoa duzue lehenengoa: EUSKARAREN TAMAINA.
Hemen bizi garenok hizkuntza bat baino gehiago ezagutzen ditugu. Baina zenbat dira munduan?


Hona datozenek ba al dute gure hizkuntzaren berri?



Gure hizkuntzaz ditugun usteak garrantzitsu dira, horiek era bateko edo besteko sentimenduak sortaraziko baitizkigute.  Zuek zeuok ere parte har dezakezue ikerketan: zein lekutan kokatuko zenukete euskara?



Zergatik kokatuko zenukete hor? Hauen antzekoak izan al dira zuen arrazoiak?

 

Ea asmatu duzuen!


Zergatik ditugu ditugun usteak?


Tamainak bizi-iraupenarekin zerikusia badu ere, ez da eragile bakarra. Nolako bizi-indarra du euskarak?


Hala ere, UNESCOk arriskuan dauden hizkuntzen artean sartu du euskara.
Itziar Idiazabalek eman digu giltzetariko bat: transmisioa. 
Egin dezagun berba euskaraz, edozein dela egoera, horrela ziurtatuko baitugu euskarak lekua izango duela.