Orriak

2017(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

Urte berriagaz, euskara indarberritu

Urte berriagaz batera, euskara indarberritzeko proposamena dakarkizuegu. Telefono eta tabletarako aplikazioak ugarituz doaz eta euskarazko ekoizpena ere haziz doa.
Gaurkoan kikutxu bat egingo diogu esparru horri eta euskara ikasteko dauden zenbait aplikazioren berri emango dizuegu.
Gehienak Android plataformarako garatu diren arren, badira IOSen ere erabilgarri direnak.

Euskara praktikoa


AEK-ren aplikazio berria da. Bertan, oinarrizko elkarrizketetan moldatzeko hitzak nahiz esamoldeak aurkituko dituzu. Era berean, hurbilen duzun euskaltegiari buruzko informazioa eskura dezakezu; nahi izanez gero, bertara idatzi eta AEK-ren euskaltegietako eskaintzaren nondik norakoak ezagutuko dituzu.
Balorazioa: 9/10 Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Euskara ikasiz 1

HABE-ko lehenengo mailako azterketa prestatzeko aplikazioa.
Euskara ikasten ari zara? HABE-ko azterketak gainditu nahian? Orain inoiz baino errazago prestatu ahal izango duzu 1.mailako azterketa aplikazio honi esker. Nahi duzun lekuan, nahi duzun momentuan zure mugikorrean eta tablet-ean eskuragarri izango dituzu aurreko urteetako azterketa ofizialetako ariketak. Ariketa pila bat egin ahal izango dituzu eta momentuan zuzendu
Euskararen erabilpena: Oso Egokia
Balorazioa: 9/10 Egilea: Skura Mobile

Euskara ikasiz 2

HABE-ko bigarren mailako azterketa prestatzeko aplikazioa.
Euskara ikasten ari zara? HABE-ko azterketak gainditu nahian? Orain inoiz baino errazago prestatu ahal izango duzu 2.mailako azterketa aplikazio honi esker. Nahi duzun lekuan, nahi duzun momentuan zure mugikorrean eta tablet-ean eskuragarri izango dituzu aurreko urteetako azterketa ofizialetako ariketak. Ariketa pila bat egin ahal izango dituzu eta momentuan zuzendu.
Kategoria:  Euskera ikasteko
Balorazioa: 9/10 Egilea: Skura Mobile

Egabai

Euskarazko Gaitasun Agiria prestatzeko aplikazioa ( EGA ). +1000 atariko galdera +sinonimo ariketak +esaera zaharrak +euskaltegiak, +aditz taula eta ariketak, +euskalterm hiztegia, +idazlan luzeak eta laburrak…
Balorazioa: 7/10 Egilea: Alazne Ugarteburu

Auskalo 

Deskribapena: Euskara ikasi edo hobetzeko modu berri eta desberdin bat. Euskara maila guztientzat zuzenduta dago, zailtasun ezberdinak eskaintzen bai ditu.
Ondo pasatzen duzun bitartean, euskera ikasten eta hobetzen arituko zara!
Euskararen erabilpena: Oso Egokia
Balorazioa: 9/10 Egilea: Irontec s.l.

Aditzak 

Aditzak.com aplikazioak modu erraz eta bizkor batean jokatzen du euskal aditz-laguntzailea.
Oso erraza da erabiltzen: Hautatu modua (indikatiboa, ahalera, subjuntiboa, agintera), aldia (orain, lehen, baldintza), aditz mota (nor-nork, nor-nori-nork, etab.) eta pertsonak, eta berehala azalduko zaizu adizki egokia pantailan.
Euskararen erabilpena: Oso Egokia
Balorazioa: 9/10 Egilea: Ideateca


Ikaap

IKA euskaltegien eskutik ohiko zalantzak argitu eta zure euskara maila hobetzen lagunduko dizun aplikazioa.
Arlo hauei buruzko ariketak daude:
* Kalkoak
* Morfosintaxia
* Lexikoa
Balorazioa: 7/10 Egilea: Iametza interaktiboa

HiztegiAPP

HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, 36 hizkuntza-baliabide aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du. Tartean, euskarazko hiztegi elebidunak, eleaniztunak, sinonimoen hiztegiak, corpusak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta abar eskaintzen ditu. Lehenespenez, 8 hizkuntza-baliabide hauetan egiten du kontsulta: 
• Elhuyar Hiztegia
• Euskalterm
• Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua
• Labayru Hiztegia
• Orotariko Euskal Hiztegia
• UZEIren Sinonimoen Hiztegia
• Zehazki Hiztegia
• Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa
HiztegiAPP eskuratu nahi izanez gero, zoaz Google Playra, Android sistema eragilea duen mugikorra baldin baduzu, edo App Storera, iPhone edo iPad bat baduzu. Bertako bilatzailean “HiztegiAPP” jarri, eta zuzenean deskargatu dezakezu mugikorrera, zentimorik ordaindu gabe. Animatu eta probatu!


Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa

Aplikazio honek Eusko Jaurlaritzaren itzultzailea erabiltzen du: www.itzultzailea.euskadi.net. Hiru itzulpen-norabide erabil daitezke: gaztelania>euskara / euskara>gaztelania / ingelesa>euskara. Itzuli nahi den testua ondo idatzita egon behar da. Diktatzeko aukera ere badago; horretarako, mikrofonoaren ikurra aktibatu behar da. Kasu horretan, erabili nahi den itzulpen-norabidea aurretik aukeratu behar da. Ez da ahaztu behar itzulpenaren emaitza beti gainbegiratu behar dela.
Kategoria: Euskara ikasteko
Balorazioa: 7/10 Egilea: EUSKO JAURLARITZA


Tarteka-tarteka dauden aplikazio batzuen berri emango dizuegu, baina jakinguraz baldin bazaudete, hemen egin dezakezue kontsulta. Baietz gustukoren bat aurkitu!