Urtero lez, abenduaren 3a dugu ospakizun eta aldarrikapen eguna: egun bat ospatu eta 365 erabili, euskara loratu dezagun. Horixe dugu aurtego leloa: LORATU DEZAGUN EUSKARA.
Aste betez, hortxe gabiltza: jolas, joko, ipuin, abesti... Barikuan hausnarketarako tartetxoa izango dugu eta gure ikasle nagusiek prestaturiko pregoia entzungo dugu.