TBX jaio da. PuntuEus bat da, eta te-be-ixa ahoskatzen da. Euskaldunok sarean ikusten ditugun bideoen sailkapen automatiko eta jarraitua.
TBX-ren sortzaileak CodeSyntax dira. Euskarazko bideoak sailkatzeko dago prestatua TBX, baina euskaldunok sare sozialetan komentaturiko erdarazko bideoak (edo hizkuntzarik ez dutenak) ere sartu ahal dira sailkapenetan.
Oraingoz, Youtube-ko bideoak dira guztiak, zerbitzu honen API-a delako automatioki ustiatzeko aukera ematen duena, baina zabaltzeko asmotan dabiltza.
Zure bideoak TBX-n
Zeure bideoak hemen agerrarazteko, ikuskatze asko beharko lituzkete eta horretarako, aholku eta pista praktikoak emateko prest daude: idatzi lasai tbx@tbx.eus e-posta helbidera.